Mikel Erentxun-en kontzertua bertan behera geratu da

Kontzerturako sarrera erosi dutenek, Bergarako Kultur etxean bueltatu dezake eta ordaindutako dirua berreskuratu.

Datorren otsailaren 15ean Mikel Erentxunek Zabalotegi Aretoan eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da taldearen logistika arazoak direla eta.

Kontzerturako sarrera erosi dutenek, Bergarako Kultur etxean berreskuratu ahal izango dute dirua sarrera bueltatuz.


El Ayuntamiento seguirá haciendo reuniones con vecinos de varios portales la semana que viene, para seguir así recogiendo opiniones sobre la recogida selectiva de residuos.

Así, quiere conseguir llegar a la mayoría de sitios de Bergara.

La semana que viene, tras terminar esta segunda ronda, el Ayuntamiento informará sobre la participación y las opiniones de estas reuniones, aportando también una valoración global de la experiencia.

Más información sobre las reuniones aquí.


Datorren astean ere hainbat atartetako herritarrekin bilerak deituko ditu Udalak hondakin bilketa selektiboaren inguruko iritziak biltzen jarraitzeko.

Honela, Bergarako ahalik eta toki gehienetara iristea lortu nahi du.

Datorren astean, bigarren erronda hau bukatutakoan, bileretan izandako parte-hartzearen eta iritzien berri emango du Udalak, baita esperientziaren balorazio orokor bat ere.

Bileren gaineko informazio gehiago hemen eskuragarri.


Bergara eta Oñatiko Eskola Agenda 21aren buletina

Debagoienako herri bi hauetako ia 4000 ikasle hondakinen pilaketa aztertzen ari dira ikasturte honetan zehar eta maiatzean lan horretatik jasotako emaitzak eta proposaturiko ideiak aurkeztuko dituzte.

Tokiko Agenda 21a, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurumen hezkuntzarako sustatutako programa da eta ikastetxeek garapen iraunkorraren eta eskolako kalitatearen alde udalekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea du helburutzat.

95 bazkari txartel gehiago jaietako bazkari herrikoirako

Txartelak maiatzaren 22an egongo dira salgai.

Pentekoste jaietan maiatzaren 28an, astelehena, egingo den herri bazkarirako txartelak agortu ostean (700 txarteleko muga zegoen jarrita udaletik) eta herritarren eskaera ikusita, azpiegiturak eta gastu-sarrerak aztertu ondoren, beste 95 bazkari txartel salgai jartzea erabaki da.

Páginas