Trafikoan aldaketak Erramu Zapatuko Feria dela eta

Datorren larunbatean, martxoaren 23an, Erramu Zapatuko Feria ospatuko da Bergaran, eta honek zenbait aldaketa erakarriko du trafikoaren antolaketan, martxoaren 21etik aurrera:

Aparkalekuak

Aparkalekuak

Ibargarai kalea 4 zenbakitik aurrera kotxez libre egon beharko dira larunbatean goizeko 06.00etarako. Bertan ganadua jarriko dira.

Martxoaren 20an tixita egongo da igerilekua Agorrosinen

Gainontzeko zerbitzuen normaltasunez funtzionatuko dute.

Azken egun hauetan, hainbat arazo tekniko egon dira Agorrosingo bainuetxeko igeri ontzikotzi urarekin eta horiek konpontzeko itxita egongo da martxoaren 20an, asteazkena.

Dutxak eta saunak erabilgarri egongo dira; baita Agorrosingo gainontzeko zerbitzuak ere.


Bisita gidatua: Bergarako hirigune historikoa artisten begietatik ikusi nahi?

BEART Bergarako Artisten Elkarteak doako bisita gidatuak eskainiko ditu hilero, hileko igande batean. Hurrengo bisita, apirialren 21ean izango da.

Iazko ekainetik Bergarako Hirigune historikoak artez eta kolorez jantzita dirau “Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan” proiektu artistikoari esker. Proiektu honen baitan Bergarako hainbat artistaren 75 margo eta eskultura lanek apaintzen dituzte herriaren alde zaharreko hainbat komertzio eta lokalen erakusleihoak.

Páginas