Abuztuan ez da Herribusik ezta TAOrik izango

Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo da abuztuan.

Abuztuan, Bergaran, ez da TAO zerbitzurik emango, beraz, erdiguneko gune urdinean ez da aparkatzeko denbora mugarik egongo. Bestalde, gogoratu Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo dela abuztuan zehar eta ikastolan ikasturtea hasi arte.

Herribus zerbitzua ere eten egingo da abuztuan eta irailaren 1ean hasiko da berriz.


Udal Gobernu taldeak oposizioaren adierazpenen inguruko zehaztasunak eman ditu

Honen bitartez 2012ko uztailaren 11n Bergarako PNV eta PSOEko oposizioko udal ordezkariek egindako adierazpenen inguruan zehaztasun batzuk eman nahi ditu Udal Gobernu taldeak.

“Udal gobernuak alkateak eta bi zinegotzi ordaintzen dituela soldataz”

“Udal gobernuak alkateak eta bi zinegotzi ordaintzen dituela soldataz”

1. Egun Udal Gobernu taldeko hiru udal ordezkarik dutela liberazioa.

Uda Kanpaina arrakastatsua

719 lagunek parte hartu dute aurtengo Uda kanpainan, joan zen urtean baino 144 lagun gehiagok.

Azken sei urteetan izan dugun partaidetzarik altuena izan dugu aurten. Umeekin bakarrik beste urteetan lortu izan ditugun partaide kopurua lortu dugu. Gainera, multijardueretako partaidetza igo da, baita irristaketakoa ere, eta nola ez, igeriketako saioek haur ugari erakarri dituzte.

Helduei dagokienez, aldiz, beherakadatxo bat nabari da aurreko urtearekin alderatuz, 127tik 115ra.

Bergarako Udalak argiteria inteligente efizientea jarri du Angiozarren

argiteria adimenduna.jpg
argiteria adimenduna.jpg

Argiteria honek LED teknologiarekin eta presentzia detektoreekin funtzionatzen du. Honela, energia kontsumoa nabarmen jaistea lortzen da. Ekimen honen helburuak dira, besteak beste, Udaleko argiteria gastuak murriztea eta udalerrian energia garbiagoetarako trantsizioa sustatuz joatea.

Santa Anako Jaien egitaraua-2012

Uztailaren 27, 28 eta 29an ospatuko dira Santa Anako Jaiak Bolua Auzoan.

Uztailak 27, ostirala

Uztailak 27, ostirala

19:00etan: Burdinate, Barrenkale eta Arruriagatik kalejira trikitixarekin Bolura igotzeko.

20:00etan: Txupinazoa eta Santanatxoren jaitsiera. Jarraian poteo herrikoia eta umeentzat buruhaundiak, dena trikitrixarekin alaituta.

22:30etan: Café Irlandés musika taldea.

Páginas