Oxirondo azokan kokatuko den ‘Elikaenea’ egitasmoa ezagutzeko bisitak antolatu dituzte
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-07-18 13:50
Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz, hainbat lan eta ekimen ezberdin garatu dira Bergarako Elikadura Mahaian. Horietako bat ‘Elikaenea’ da, irailetik aurrera Oxirondo berria ‘gorpuztu’ eta bergararrei plaza ireki bat eskainiko dien egitasmoa.
Bertan, herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan. Egitasmoaren nondik-norakoak aurkeztu asmoz, bisita ezberdinak antolatu dira datozen egunetarako herriko eragile, elkarte eta herritarrentzako.
Bergara baliabide hidriko propioak erabiltzen hasi da
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-07-18 09:09
Badator Danbaka-ren 6. edizioa
Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2024-07-17 15:52
2024a ere Danbaka urtea izango da, bueltan dator-eta Debagoieneko Musika Lehiaketa. Seigarren aldia izango da aurtengoa, eta Bergarako Seminarixoa aretoan egingo da. Lau jaialdi izango dira, urritik abendura, eta final handia, urtarrilean. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko aukera zabalik dago, eta komeni da lehenbailehen izena ematea. Goiena Komunikazio Taldeak antolatuko du aurten ere, Bergarako Udalaren laguntzarekin.
San Martin ikastetxeko aldagelak eraberritzeko lanak hasi ditu Bergarako Udalak
Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2024-07-15 15:08
San Martin ikastetxeko aldagelak eraberritzeko lanak hasi dira, eta obren martxa ezagutu asmoz, Bergarako Udaleko ordezkariek bisita egin dute ikastetxera.
Lanek hiru hilabete inguruko iraupena izango dute, eta Construcciones Frixi SL-k burutuko ditu 118.652,05 euroko aurrekontuarekin.
Egungo komun eta aldagelen eremua berrantolatuko da bi aldagela kolektibo, garbitzailearentzat aldagela eta komuna eta bi komun irisgarri lortzeko.
Desfibriladore berriak erosi eta zaharkituak berritu ditu Bergarako Udalak
Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2024-07-12 11:38
Bergarako Udalak desfibriladore berri bat eskuratu du eta zaharkituak zeuden hiru desfibriladore aldatu ditu azken egunetan, herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzeko Udalak daukan konpromisoaren seinale. Izan ere, guztira 10 desfibriladore ditu gaur egun, horietako zortzi herrian sakabanatuta eta beste bi eramangarri, bana udaltzaingoko ibilgailuetan.