“Bergararren bizimodua hobetzeko” 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du Bergarako udal gobernuak

Bergarako udal gobernuak 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du, herria biziberritu eta bergararren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko. Horretarako, 33.120.743 euroko Aurrekontua izango du datorren urtean, eta dagoeneko gobernu taldeak oposizioari aurkeztu dizkio aurreikusita dituen proiektu eta diru partida nagusiak, beraien proposamenak jaso eta aztertzeko helburuarekin. Ondo bidean, 2024rako Aurrekontuak urtarrilean onartzea aurreikusi dute udal gobernuko ordezkariek.

Egunotan banatuko du Bergarako Udalak 2024rako egutegi berria

Aurten ere, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta egunotan hasiko dira banatzen.

Banaketa etxe guztietara egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

43. Gabonetako Kontzertua

Abenduaren 23an Gabonetako kontzertua ospatuko da udal pilotalekuan 20:30etik aurrera.

Sarrerak abenduaren 13tik aurrera jarriko dira salgai hurrengo lekuetan:

• Seminarixoa aretoko txarteldegian (San Martin plaza): abenduaren 13an eta abenduaren 20an 18:00tik 20:00ra bitartean.
• Online: www.seminarixoa.eus webgunetik (abenduaren 13an 18:30an zabalduko da).

Páginas