Bueltan da Bergarako ‘Udazken Musikala’
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2023-11-14 09:12
Urtero lez, Bergarako Udalak Udazken Musikala izeneko egitasmoa martxan jarri du Seminarixoan. Izan ere, azaroan zehar musika estilo ezberdinetako bi kontzertu eskainiko dira.
Azaroak 18 – EUSKAL MUSIKA MUNDURA BEGIRA
20:00 - Seminarixoa
https://seminarixoa.eus/gertaera/duo-gomziakov-okinena-udazken-musikala/
Elikadura burujabetzaren “kataiari helduz” hainbat jardunaldi aurkeztu ditu Bergarako Elikadura Mahaiak
Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2023-11-14 08:35
Azken urteetako bideari jarraipena emanez, elikadura burujabetzan urratsak eman eta herri mailan elkarlanean arlo ezberdinei erantzuteko proiektuak garatzen ari gara Bergarako Elikadura Mahaian. Sentsibilizazioari dagokion lan-ildoan datozen hilabeteak oparoak izango ditugu. Elikadura mahaia osatzen dugun kideek (Bergarako Udala, Deba Garaia Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea, Ereindajan, Ehundu, Eskubaratz) “Elikadura burujabetzan kataiari helduz” jardunaldiak aurkezten ditugu.
Ibargarai kale ondoko zubia itxiko da astelehen eta astearte gauean, hobekuntza lanak egiteko
Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2023-11-10 11:31
Bergarako Udalak Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo dantzariak omendu ditu
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2023-11-09 20:23
Saioa Galarraga Pardina eta Julen Murgiondo Izagirre dantzari bergararrak Euskal Herriko dantza txapeldunak izan ziren urrian Seguran ospatutako txalpeketan. 2019ko eta 2022ko lehiaketak irabazi ostean, aurtengoa hirugarren aldia izan da txapelketa berbera irabazten dutela. Bost urtetan hiru txapelketa irabazteari esker, saria ordezkatzen duen eskultura Bergaran geratuko da betirako.