Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-05-23 12:38
Tabakismoaren epidemia murrizteko asmoz, Bergarako Udalak, Bergarako osasun-zentroak eta ‘Minbiziaren Aurka Gipuzkoan’ elkarteak, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna aprobetxatuko dute bizitza osasuntsu baten alde elkarlanean lan egiten jarraitzeko. Horretarako, maiatzaren 31n, Boni Laskurain pasealekuan, informazio gunea jarriko dute tabakoaren eta horrekin lotutako produktuen kearen arriskuez herritarrak kontzientziatzeko. Mahai informatibo hori goizeko 10:30etatik 13:45era bitartean egongo da.
Tabakoa, gaixotasun kroniko bat baino gehiago sor ditzakeen arrisku-faktorea da; minbizia, biriketako gaixotasunak edota gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzake, besteak beste.
Aldi berean, heriotza sor dezaketen arrisku faktoreen artean gaur egun tabakoa da prebenitzeko errazena
Bestalde, adikzioen inguruan Bergaran 22an egindako azken diagnostikoan, Prebentziorako V. Tokiko Planaren harira, tabakoaren eta horrekin lotutako produktuen kontsumoari buruz honako datuak jaso genituen:
- Erretzen hasteko adina honakoa da: 14 urte eta 7 hilabete tabakoa erretzen hasteko eta 15 urte kalamua erretzeko.
- 12-19+ urte bitarteko 844 ikasleetatik probatu dutenen ehunekoa honakoa da: Tabakoa % 24 (202 gazte); baperrak % 29,7 (250,67 gazte) eta kalamua% 23,5ek (198,34 gaztek).
- Eta azken hilean kontsumitu zutenek bai tabakoa eta baita kalamua %15,5 (130,82 gaztek) zen.
Guzti hori kontuan izan da, Bergara 2022an Kerik Gabeko Guneen Sarean sartu zen, eta herriko bi gune izendatu genituen Kerik Gabeko Gune modura: Labegaraietako kirol gunearen ondoko aisialdiko eremua eta Usondo parkea. Kerik gabeko guneen helburuak honakoak baitira:
- Ingurumen osasungarria sortzen jarraitzea,
- Tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea
- Ingurumena hobetzea.