Enviado por webmaster en Lun, 2026-02-23 12:00
Lizitazio publikoa burutu ondoren, Alkateak 2025eko ekainaren 25ean emandako dekretu baten bidez erabaki zuen Aranerreka auzoko baserrietara sare publikoko ur hornidura eramateko lanak “Excavaciones y Transportes Orsa SL” enpresari 463.305,11 eurotan -BEZ barne- adjudikatzea.
Juan Jose Lopez Azurmendi nekazal ingenieriaren zuzendaritzapean burututako lanak 2025. urtearen amaiera aurretik bukatu eta 462.962,29 eurotan -BEZ barne- kitatu dira.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak irailaren 13an emandako ebazpenaren bidez, “Erein” programako diru-laguntzak ebatzi zituen eta hauen artean Bergarako Udalari 199.950 euro ematea erabaki zuen aipatutako Bergarako Aranerreka auzoko baserrietara sare publikotik ur hornidura eramateko (2024ko azaroaren 22ko EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Departamento:

