2011. urtean hainbat artxibotatik prefilateliako dokumentuak lapurtu zituen gizon bat antzeman zuen Ertzaintzak. Bergarako Udal Artxiboan ere lapurtu zituen halako dokumentu historiko batzuk eta hain justu Bergarako Udal Artxiboko arduradunak konturatu zirelako dokumentuak falta zirela gelditu ahal izan zen bildumagile pribatuen mesederako artxibo askotatik dokumentuak osten ari zen lapurra.

Udalak salaketa jarri zuen Ertzaintzaren komisaldegian eta salaketa horri esker bildumagile eta dokumentu historikoen lapur hau atxilotu eta, Bergarako Udalari lapurtutakoez gain, Euskal Herriko beste hainbat artxibotatik lapurtutako dokumentu historikoak atzeman zitzaizkion etxean; horien artean Euskadiko Artxibokoak, Urretxuko Udal Artxibokoak, Loiolako Santutegikoak eta Zavala familiaren artxibokoak.

Jose Luis Guzman atxilotu eta epaitua izan zen eta, honako zigorra ezarri zitzaion: urtebeteko kartzela zigorra, berreskuratu ez diren dokumentuengatik indemnizazioa eta galerazi zitzaion urtebetez edozein artxibo publiko zein pribatura hurbiltzea.

Udalak egunotan berreskuratu ditu Guzmani atzemandako Bergarako Udalaren 36 dokumentu historikoak eta berriro ere herritarren kontsultarako zaintzan daude. Hori oso albiste ona da.

Gertaera hau azaltzearekin bat azpimarratu behar dira bi puntu:

Bata, erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa dela.

Bestea, prefilatelia dokumentu hauek ondarea direla, horietako bakoitza eskutitz bakarra delako; ez dago besterik: hori galtzen bada, betirako galtzen da. Horregatik, garrantzitsua da gizartea jabetzea horiek galduz gero, gure lekukotasunaren eta ezagutzaren iturriak galtzen direla.

Eta Udalaren helburua dela ondarea modu egokian gordetzea eta ahalbideratzea herritarrek dokumentuak kontsultatu ahal izatea. Hala, dokumentu-ondarea hobeto babesteko, Udalak hainbat erabaki hartu ditu: -Kamerak ipintzea.

-Dokumentu solteak direnean kontsultara atera baino lehen pisatu eta gero jasotzerakoan berriro pisatu.

Bergarako Udalaren kasuan 36 dokumentu berreskuratu dira.

Dokumentuak bi funtsa ezberdinetakoak dira:

-Udal fondokoak (Udalak bere eginkizunetan sortu edo jasotakoak) 13 dira.

-Errege Seminarioko fondokoak 23 dira.

XVIII. mendekoak eta XIX. mendeko lehenengo erdikoak dira. Dokumentu prefilatelikoak hain zuzen ere. Prefilateliak 1840 urtea baino zaharragoa den korrespondentziak izaten zituen posta-markak ikertzen ditu.

Eskutitzak dira. Garai hartan ez zen sobrerik erabiltzen; eskutitzaren hartzailearen datuak kartan bertan idazten ziren. Prefilateliako informazioa eskutitzean bertan dagoenez karta osoa lapurtu du, nahiz eskutitzaren edukiak beretako inongo garrantzirik ez izan.

Prefilatelia zer da? 1840. urtea baino zaharragoa den korrespondentziak izaten zituen posta-markak ikertzen ditu. Garai horietan eskutitzak bidaltzeko ez zen sobrerik erabiltzen. Karta tolestu egiten zen eta bertan nori zuzenduta zegoen jartzen zen. Gero prefilateliako markak jartzen zizkiten pasatutako korreo estafetetatik. Bidalketa gastuak hartzaileak ordaintzen zituen. Hori dela eta, lapurrak ez zion eskutitzaren edukiari erreparatzen.

Departamento: