Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2027. urtean, (2026eko abendua barne) behean jasotako data edo epealdietan nagusiki 2-10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako feriekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:

1.-Gabon garaian, Munibe plazan. Azaroaren 27tik hurrengo urtarrilaren 6aren ondorengo lehen igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):

- 2026eko azaroaren 27tik 2027ko urtarrilaren 10ra.*

2.-Karnabal garaian, Fraiskozuri plazan. Karnabaletako asteartearen aurreko asteazkenetik, ondorengo igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):

- 2027ko otsailaren 3tik otsailaren 14ra arte.*

Lursailen banaketa eta neurriak oinarri arautzaile hauekin batera argitaratutako planoetan azaltzen dira.

Aipatu data horiek data efektiboak dira, alegia, egun bat lehenago instalatzeko aukera egongo da. Instalazioarekin hasi aurretik, Udalatzaingoarekin jarri beharko da harremanetan.

Guztiz debekatuta dago goian aipatutako lursaila ez den beste edozein tokitan okupaziorik egitea.

*Epealdi eta data hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira, eta hala, okupazio-eremuak handitu edo ezabatu zein tokiz aldatu daitezke.

Horretaz gain, data edo toki berriren bat okupatzeko aukera zabaldu dezake udalak, eta hartara, posta elektronikoz bidaliko zaie aukera zozketa honetan parte hartu duten denei, eta hala gertatuko balitz, toki eta data berriren baten lurzorua okupatzeko eskaera aurkeztu duenari ere.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026ko azaroaren 4a, 13:00.

Zerrendak osatzeko zozketa publikoa 2026ko azaroaren 12an egingo da, 09:30ean.

Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: kontratazioa@bergara.eus

EranskinaTamaina
PDF icon Oinarriak287.19 KB
PDF icon Planoa Fraiskozuri123.66 KB
PDF icon Planoa Munibe139.54 KB
PDF icon Espedientearen onarpena422.01 KB
Microsoft Office document icon Eskaera422 KB