Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2027. urtean, behean jasotako data edo epealdietan, ogitartekoak, patata eta antzekoak furgoneta edo ibilgailu batetik saltzeko, lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea.
Zehazki honako datetan eta espazioetan:
Irala kalean (bi espazio):
- 2027ko Errege Bezpera
- 2027ko Inauterietako larunbata
- 2027ko Erramu Zapatua
- 2027ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)
- 2027ko San Martin feriaren eguna eta jaiak (hiru edo bi egun izan daitezke)
Komenio kalean (espazio bat):
-.2027ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)
- 2027ko San Martin jaiak (bi egun edo bakarra izan daitezke)
Fraiskozuri plazan (bi espazio)*:
- 2027ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)
*Txosna-gunearen arabera alda daiteke.
Epealdi eta data hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira, eta hala, okupazio-eremuak handitu edo ezabatu zein tokiz aldatu daitezke.
Horretaz gain, data edo toki berriren bat okupatzeko aukera zabaldu dezake udalak, eta hartara, posta elektronikoz bidaliko zaie aukera zozketa honetan parte hartu duten denei. Azken kasu horretan, parte hartu dutenen artean egingo da zozketa.
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 4an, 13:00etan, bukatuko da.
Zerrendak eratzeko zozketa publikoa 2026ko azaroaren 12an, 09:30etan izango da.
Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus
