Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2027. urtean, behean jasotako data edo epealdietan, txurroak saltzeko lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:

Txurroak Fraiskozurin:

1.- 2027ko urtarrilaren 21etik otsailaren 28ra arte.

2.- 2027ko martxoaren 4tik martxoaren 21era arte.

3.- 2027ko urriaren 14tik azaroaren 28ra arte.

4.- 2027ko azaroaren 30etik 2028ko urtarrilaren 16ra arte.

*Epealdi hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira.

Epealdi eta data hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira, eta hala, okupazio-eremuak handitu edo ezabatu zein tokiz aldatu daitezke.

Horretaz gain, data edo toki berriren bat okupatzeko aukera zabaldu dezake udalak, eta hartara, posta elektronikoz bidaliko zaie aukera zozketa honetan parte hartu duten denei. Azken kasu horretan, parte hartu dutenen artean egingo da zozketa.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 4an, 13:00etan, bukatuko da.

Zerrendak eratzeko zozketa publikoa 2026ko azaroaren 12an, 09:30etan izango da.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus