El Equipo de Gobierno de Bergara denuncia las “mentiras puestas en boca del Alcalde”

En la edición del 21 de diciembre del semanario comarcal Goienkaria la Plataforma Bergara garbia ha puesto en boca del Alcalde palabras que no son ciertas, como que “hay que obligar a la ciudadanía como lo hacía Franco” o que “el Puerta a puerta es la única opción aunque condene al ostracismo a las personas mayores o con minusvalías”.

Alkateraren ahoan jarritako gezurrak salatu ditu Gobernu Taldeak

Abenduaren 21eko Goienan Bergara garbia plataformak alkatearen ahoan berak esan ez dituen hitzak jarri ditu, hala nola, “behartu egin behar dela jendea gauzak egiteko Frankok egiten zuen erara” edota “atez atekoa aukera bakarra dela nahiz eta ezinduak eta adineko jendea baztertu eta isolamendura kondenatu eta jendea zigortzea eta behartzea dela alternatiba”.

Gabonetako I. patin gaineko 4x4 hockey torneoa Labegaraietan

Patinak eta babesak eramatea derrigorrezkoa izango da.

Urtarrilaren 3an, Labegaraietako kiroldegian Hanka Labanka taldeak antolatutako Gabonetako I. patin gaineko 4x4 hockey torneoa jokatuko da. Bertan, 1999 eta 2004 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute.

Izen emateak Agorrosin edota Kiroldegietan dauden kutxetan sartu beharko dira, abenduaren 27a baino lehen.

Aerodance taldea osatzeko deialdia zabaldu da

Aerodance taldean 14 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute. Abonatuek 18.82 € ordaindu beharko dituzte hilean eta ez abonatuek 38.64 €.

Ikasturte hasieran, irailean, 3 AERODANCE saio eskaini ziren Agorrosinen, hala ere, horietatik 2 baino ez ziren osatu. Astearte eta ostegunetako 10:30etako saioa da osatu gabe dagoena. Gauzak horrela eta jendea interesatuta dagoela ikusirik, berriz ere taldea osatzeko deialdia luzatzen da.


2.363 kg. janari iritsi da Bergarara 2013n behar duten herritarren artean banatzeko

Udalak eskerrak eman nahi dizkio jateko hauek gure herrira ekartzen eta berton deskargartzen lagundu zuen bolondres taldeari.

Abenduaren 17an Europak eszedente duen janariaren zati bat iritsi zen Bergarara 2013an zehar beharrean dauden herritarren artean banatu ahal izateko. Guztira 2.363 kg jateko iritsi da gurera eta hauen garraioan zein deskargan boluntario talde zabal batek hartu zuen parte.

Abenduaren 22an Gabonetako kontzertua egongo da Udal pilotalekuan

Datorren larunbatean, abenduaren 22an, gaueko 22:30etan, Bergarako Udal Musika Bandak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Bergarako Orfeoiak Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Sarrerak aurrez eros daitezke Kultura Etxean eta Lazkano oinetako dendan 8 euroren truke.

EGITARAUA

BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA

The adventures of Baron Munchausen-Fantasia- B. Appermont

Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque

Aste honetako kultura ekitaldiak

Ekitaldi ugari izango ditugu aste osoan zehar.

2012/12/19 Asteazkena

2012/12/19 Asteazkena

Zine-kluba: Morir de día (L.Manresa;S.Dies).

Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: 2 €

2012/12/21 Ostirala

Musika Eskolaren gabonetako kontzertua.

Udal pilotalekuan, arratsaldeko 18:30ean.

Sarrera: 4€ / 2€ (haurrak)

Ostegun honetan, abenduak 20, ate irekien ekitaldia izango da Jakiunderen Olaso Dorreko egoitza ezagutzeko

Egun honetan bertan, Bergarako Udalak herrira ongietorria emango dio JAkiunderi zeina, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen.

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ate irekien eguna antolatu du ostegun honetan, abenduak 20, erakunde honek Bergarako Olaso Dorrean ireki berri duen bulegoa bergararrei erakusteko, erakunde honek Bergaran ezarri berri baitu bere egoitza.

Páginas