Bergarako Udalak Klima eta Energia Plan berria aurkeztuko du ekainaren 11n

Bergarako Udalak klima-aldaketa arintzeko eta BEG isuriak murrizteko balio izango duen ‘Bergara 2030 Bizi energia’ klima eta energiari buruzko Tokiko Plana aurkeztuko du datorren asteartean, ekainaren 11n, Olaso Dorrean 18:00etatik aurrera. Ekitaldia herritar eta eragile ezberdinei irekia izango da, eta bertan datozen urteetarako erronka zein lan ildoak aurkeztuko ditu.

Oxirondoko azokara itzuliko dira baserritarrak larunbat honetan, behin azokako ezkerraldeko obrak bukatuta

Bergarako Oxirondo azoka berrizteko lanak bukatuta, astebururo bertan bildu ohi diren baserritar eta saltzaileak bertara itzuliko dira larunbat honetan. Modu honetara, lanek iraun bitartean erabili izan duten karpatik eraikin barrura sartuko dira, eta ohiko martxara bueltatuko dira. Horrez gain, Elikaeneako horniketa lanak uztail erdialderako bukatuko direla aurreikusi dute udal arduradunek, beraz, hori gertatu ostean, Oxirondo azoka berriztuaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek.

Páginas