Udalaren 2018ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabalik

Udaleko Euskara batzordeak urtero gisa herritarrei gonbidapena egin die udal egutegirako argazkiak bidaltzeko. Aurtengo berrikuntza nagusia da 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik argazki zahar eta berriak parean jarriz denboraren joana irudikatu nahi dela. Aukera izango da, baita ere, argazki muntaia eginez, argazki berean iraganeko eta gaur egungo elementuak batzeko.

Kirol enbaxadoreak, kirola egitearen onurak ez du adinik

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak, BPXport kirol zerbitzutako enpresekin batera, Kirol Enbajadoreak programa aurrera eraman dute 2017 martxoa eta ekaina bitartean. 65 urtetik gorako pertsonei zuzendu da programa eta Agorrosineko erabiltzaile diren 4 gizon eta 4 emakumek hartu dute parte bertan. Programa honetan parte hartzaileek indar entrenamenduak zein entrenamendu aerobikoak landu dituzte.

Páginas