Agorrosingo tabernaren kudeaketa lizitaziora irten da

Bergarako Udalak lizitaziora atera berri du Agorrosingo taberna eta jatetxearen kudeaketa. Kontratua lau urteetarako izango da, eta, gutxienez, Agorrosin zabalik dagoen egunetan taberna irekita egon beharko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Hileko gutxieneko alokairua 756,64 eurokoa (BEZa barne) izango da. Lizitatzaileek prezioa hobetu ahal izango dute; alegia, kopuru hori gorantz hobetu ahal izango da.

‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du Pentekosteetarako kartel lehiaketa

Mikel Aginagaldek sorturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du aurtengo Pentekosteetarako kartel lehiaketa. Guztira, 14 kartel aurkeztu dira, eta herritarren eta epaimahaiaren bozkak jaso eta gero, aipaturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ izan da garailea.

Herritarrek apirilaren 22tik 24ra bitartean bozkatu ahal izango dute eta herritarrek emandako bozkek %40 balioa izan dute. Bestalde, epaimahaia Udaleko teknikari ezberdinek, Beart elkarteko kideek eta Jai Batzordeko kide batek osatu dute.

Hainbat bazkari herrikoi izango dira aurten ere Pentekosteetan

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bazkari herrikoi ezberdinak antolatu dira elkarlanean Bergarako Pentekosteetarako. Adin tarte ezberdinei bideratuta, bergarar guztiek gozatu ahalko dute lagun arteko bazkariren batetaz.

Maiatzaren 20an, astelehena, herri bazkaria ospatuko da San Martin plazan 14:30etik aurrera, eta euria eginez gero Seminarioko karpan ospatuko litzateke. Txartelak eskuratzeko aukera apirilaren 29an jarriko da martxan, 18:00etatik aurrera www.seminarixoa.eus helbidean.

Erorikoen aurkako tailerrak antolatu ditu Bergarako Udalak maiatzerako

Erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera. Tailerrak maiatzaren 14 eta 16an, 16:30 – 18:00 bitartean ospatuko dira Agorrosin gunean, eta bi egunetako saio teoriko eta praktikoak izango dira. 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Páginas