Oxirondoko azokara itzuliko dira baserritarrak larunbat honetan, behin azokako ezkerraldeko obrak bukatuta

Bergarako Oxirondo azoka berrizteko lanak bukatuta, astebururo bertan bildu ohi diren baserritar eta saltzaileak bertara itzuliko dira larunbat honetan. Modu honetara, lanek iraun bitartean erabili izan duten karpatik eraikin barrura sartuko dira, eta ohiko martxara bueltatuko dira. Horrez gain, Elikaeneako horniketa lanak uztail erdialderako bukatuko direla aurreikusi dute udal arduradunek, beraz, hori gertatu ostean, Oxirondo azoka berriztuaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek.

San Martzialetarako mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera irekiko da ekainak 5 eta 12an

Ekainaren 30ean ospatuko den San Martzialgo erromeria dela eta, Bergarako Udalak mahaiak eta aulkiak alokatzeko epea irekiko du datorren astetik aurrera. Zehazki, materiala alokatu nahi duenak ekainaren 5 eta 12an (asteazkenak) Seminarixoko leihatilan egin ahalko du 18:00etatik 20:00etara bitartean. Mahai batentzako eta zortzi aulkirentzako prezioa 25 eurotakoa izango da.

Eskatzaile bakoitzak:

- 150€ FIDANTZA jarri beharko du 3 mahai arte. Hortik gora eskatuz gero 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko du).

Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren ikasturte amaierako topaketa ospatuko da ekainaren 7an

Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak interesa duten emakume guztiak gonbidatu nahi ditu datorren ostiralean, ekainak 7an, 18:00etatik 20:00etara bitartean Irizar jauregian egingo den ikasturte amaierako topaketara.

Páginas