Día y hora: 
18 de Marzo, Sábado a las 20:00
Dirección: 
Mariaren Lagundiko eliza
Precio: 
0.00 €

EMAKUME ABESBATZA
Vocalia Taldea emakume abesbatzak bere ibilbidea 2000 urtean abiatu zuen. Haren gaur egungo zuzendari den Basilio Astulezen iniziatibaz sortua izanik, Vocalia Euskal Herriko musikari profesional gazteen bilaketa eta kezka edo jakinminak gauzatzen diren proiektua da. Taldearen apustua ahots talde egonkor bat sortzea izan da, musikalki eta teknikoki maila altuagokoa zen errepertorio bat lantzeko asmotan.

Gaur egun Vocalia Taldea Euskal Autonomia Erkidegoko 3 probintziatatik datozen eta abesbatza munduan eskarmentu handia duten 25 kantariz osatua dago. Taldearen programazio ausartek eta taularatze zainduak erreferente bihurtu dute gaur egungo abesbatza giroan.

Vocaliak nagusiki a cappella den musika lantzen du, hasi garai klasikotik eta musika garaikidera bitarte, bai euskal musika zein nazioartekoa. Aldi berean, XX eta XXI mendeetako errepertorioa aztertzen lan handia egiten du eta musika sorkuntza berriak sartzen ere saiatzen da gaur egungo konpositoreen lanari esker. Honek guztiak taldea etengabe berritzen eta adierazkortasuna gehitzen joatea dakar. Konpromezu honi esker Vocalia Taldeak munduko txoko desberdinetako hainbat autoreri obra berriak eskatu eta estreinatu dizkio eta modu honetan konpositore kopuru ederrarekin elkarlanean aritzeko aukera izan du.

Bere sorreratik Vocalia Taldea ziklo eta jaialdi askotara gonbidatu izan dute, bai Espainia mailan bai eta Europan ere (Italia, Frantzia, Irlanda, Belgika...). Taldearen kontzertuek oso kritika onak jaso izan dituzte, beti ere honen kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza azpimarratuz. Taldea hainbat orkestra, solista eta kultur talderekin elkarlanean aritzen da maiztasunez eta nazioarteko lehiaketatan 20 sari baino gehiago jaso izan ditu.

Vocalia Taldea sortu zenetik mundu mailako lehiaketa entzutetsuenetan parte hartu du, sari eta goraipen garrantzitsuak eskuratuz.

BASILIO ASTULEZ
ZUZENDARI ARTISTIKOA
Bizkaiko Leioako Udal Kontserbatorioan irakasle da eta bertatik, haur eta gazte kantu korala bultzatzeko lan handia egiten du. Kantika Korala, La Kantoria eta SJB koruen buru, sari eta esker on anitz jaso ditu, bere kantu eskola, gaur egungo musika inguruko erreferente bihurtuz.
Aipaturikoaz gain, emakumezko Vocalia Taldearen sortzaile eta zuzendaria ere bada , eta honekin 20 sari baino gehiago lortu ditu ospe handiko nazioarteko lehiaketatan, 10 urteko ibileran zehar.
Talde hauen buru, Europa eta Amerikan zehar bira ugari egin ditu eta 10 disko grabaketa zuzendu eta editatu ditu.
Hezkuntza-erakunde, unibertsitate eta Estatuko hainbat koru federazioekin kolaboratzen du. Lehiaketatan epaimahai gisa ere parte hartzen du askotan, eta horrez gain, Espainia eta
Europan zehar kantu koralari buruzko mintegiak ematen ditu.