Descripción: 

EMAKUMEENGANAKO  INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.- "BELDUR BARIK 2014"

Hika teatroaren "Hitzak"

Sinopsia

Hiru emakume eta gizon bat. Eta umea.

Emakume gaztea, maite duen gizonarekin ezkondu berria. Zorionaren ispilu. Emakume heldua, maite zuen gizonarekin aspaldi ezkondua, gatazka etengabean. Zorigaitzaren ispilu. Emakume zaharra, gizonik maite izan ote duen ahaztuta, zoramenaren ispilu, (baina ispiluaren atzean aske eta zoriontsu izan litekeela jakitun).

Emakume gaztea ezkondu da maite eta desio duen gizonarekin, bizitza osoan zoriontsu izateko ilusioz. Emakume helduak jakin arazi nahi dio bera ere halaxe ezkondu zela orain urte batzuk, baina gero zerbaitek krak egin zuela harremanean. Emakume zaharrak berak egin zuen krak munduan gehien maite zuen pertsona galdu zuenean. Harrezkero, ez dio inori aholkurik ematen. Izar iheskorrak harrapatuz bizi da umearekin.

Ez da egun zehatz batean gertatzen; egunez egun, pixkanaka baizik. Emakume gaztea zoriontsu da etxean, zoriontsu lanean, zoriontsu ama izango dela jakitean, baina zerbait aldatzen ari da. Gizonak ez dio aspaldian hitz goxorik xuxurlatzen; zoratzeraino maitemindu zituen hitz haiek beste zerbait bihurtuak dira: hitz mingarriak. Eta min egiten dio, gizonak jada ez duela lehen bezala maite sentitzeak. Edo maite badu, jada ez diola lehen bezala hitz egiten ikusteak. Gizona ere minduta dago. Beharbada min horrek bihurtzen du berarekiko mingarri?

Emakume helduak esan nahi dio, min hartu duenak ez duela zertan min-emale bihurtu. Esan nahi dio, berari ere gauza bera gertatu zitzaiola. Esan nahi dio, min egiten duten hitzak onartzen hasi ezkero, trajedia baten atarian jar litekeela. Berak badakiela. Esan nahi dio, egiteko lehenbailehen bera egiten ausartu ez zena. Baina… norberak bizitzen du bere bizitza, eta azken batean, gizonarenak, hitzak besterik ez dira. Bereak, emakumearenak ere hala ziren, hitzak, isiltzea erabaki zuen arte. Hitza hitzaren lagun zoragarri den bezala, hitza hitzaren kontra hilgarri izan litekeelako.

Hiru emakume, eta gizon bat, eta umea. Hiru emakume, bat eta bera izan litezkeenak. Hiru emakume, bat eta bera direnak, hitzez hitz, zahartuz doan bitartean; hitzez hitz, zorionetik zorigaitzera, eta zorigaitzetik zoramenera doan bitartean; hitzez hitz, trajedia usainduz; hitzez hitz, zer egin behar lukeen ulertu eta egiteko behar duen indarra bildu ezinean; hitzez hitz…

 

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Agurtzane Intxaurraga, Arantxa Iturberen kolaborazioarekin

Itzulpena: Arantxa Iturbe

Antzezleak: Klara badiola, Ainhoa Aierbe, Ane Pikaza, Jabi Barandiaran

Umearen ahotsa eta manipulazioa: Agurtzane Intxaurraga

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Musika originala: Fran Lasuen

Soinua: Xabi Erkizia

Argiak: Xabier Lozano

Panpina: Javi Tirado

Jantziak: Ramón García

Diseinu grafikoa: Laia

Día y hora: 
21 de Noviembre, Viernes a las 22:00
Organizador: 
Berdintasun eta prebentzio zerbitzua
Ubicación: 
Zabalotegi aretoa
Precio: 
8.00 €