4 de Junio, Miércoles a las 18:00

Lehen Eguazteneko Azoka berezia

Azoka honetan, Bergarako eta inguruetako baserritarren produktuak erosteko aukera izango da, baita bertako ekoizleek landutako produktuak ere.

Hileko lehen eguazteneko azoka, 18:00etatik 21:00era egingo da eta honekin batera hainbat ekimen izango dira azokari bizitasuna ematen lagunduko dutenak: dastaketak, musika, tailerrak…

Ekainaren 4an izango da lehen azoka. Bertan, baserritarren produktuekin batera, artisauak ere izango ditugu eta baserritarren produktuekin egindako pintxoak eta edariak dastatzeko aukera izango da (1 euro). Horrez gain, haurrentzako tailerrak izango dira eta ASPACErekin otarrak egiten ikasteko aukera izango dute heldu zein gazteek.

Hileko lehen eguazteneko azokarekin sasoiko eta bertako produktuaren eta herrian ekoizitakoaren kontsumoa indartu nahi dugu, baita bertako produktuaren eta ekoizleen ezagutza areagotu ere bergararren artean.