Día: 
10 de Julio, Jueves

BERGARAko ALDAI-EGIA AUZOKO SAN KRISTOBAL  JAIAK 2014

Uztailak 4, barikua

22:00 Urteroko piñu sartzia kalimotxuak bedinkauta eta soka berrixak lagunduta. Ondorenian saiheskixa, sardaua eta txokolatia danondako.... ON EGIN!.

Uztailak 10, osteguna SAN KRISTOBAL EGUNA

Urtean zehar nahikua meza entzun ez zabenentzat .......

12:00 Meza Nagusixa.

Ondoren, auzoko jubilatuentzat luntxa izango dou ta ondorenian auzoko traktore eta golda zaharren bedeinkapena....

Meza ondorenian, Bergarako soinujole gazte gaztiak izangoittugu.

Gauian auzoko gaztiak eta ain gaztiak ez dianak AFAIXA einaz, hasikoittue aurtengo jaixak..... eliz barruko santuekin bat eginik eta HARKAITZ eta MIREN soinuaz alaiturik ERROMERIXAn ......

Uztailak 12, zapatua

19:00 Aurten zeoze berrixa jartzeko asmoz ... Sankristobal eta Angiozarren arteko herri kirol saiua izango da ... apostun bat itia be libre izando da ... beti be auzuan alde.

 

23:00 USAIN musika taldiaren eskutik erromerixia goizalderarte.... eta ....gero AGRO-FESTA!!

Uztailak 13, domekia

11:00 Aurreko gabiean nahikua ein ez zabenentzat ... MEZA NAGUSIXA egongo da ... pekatuak barkatzeko esperantzaz ...

Ondorenian, Auzoko jubilauentzat LUNTXA izango dou eta inguruko pilotuendako kotxe bedeinkapena ... auzuan azkarrau ibiltzeko animuaz ...

Eta eguerdi inguru horretan herri kirolak izango dittugu, Ernesto “Bihurri”n eskutik, eta trikitixa Bergarako trikiti eskolako gaztien aldetik.