Bergarako San Kristobalgo jaiak ospatuko dira uztailaren 9tik 12ra bitartean. Jaiak uztailaren 9an, ostegunean, hasiko dira, piñuarekin eta auzo-afariarekin.

Uztailaren 10ean, ostiralean, eguerdian meza egingo da, eta ondoren luntxa eta Aliritzi taldearen emanaldia izango dira. Gauean, 21:00etan, auzo afaria ospatuko da, musikaz girotuta.

Larunbatean, uztailaren 11n, gaueko 23:00ak aldera erromeria egongo da Eingo taldearekin.

Jaiak igandean, uztailaren 12an, amaituko dira, 12:00etan egingo den meza eta ondorengo luntxarekin.

Bestalde, herritarren joan etorriak errazteko, auzo taxi zerbitzu berezia jarriko da martxan larunbat gauean, 22:00etatik 08:00ak arte gutxi gorabehera.