Aratusteak 2024 EGITARAUA:
Otsailak 6, asteartea
18:30 TORRADAK ETA PELLAK EGITEKO IKASTAROA Gorka Lobatoren eskutik Gure Ametsa elkartean. Izena emateko epea: urtarrilak 31arte www.bergara.eus helbidean. Gehienez 15 pertsona. Jasotako eskaerek kopuru hau gaindituz gero zozketa egingo da. Bergaran erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.
Otsailak 8, osteguna
19:00 Ohitura zaharrei jarraituz, SORGIN-DANTZA, Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainia. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan.
Otsailak 9, ostirala
22:30 Bergarako Musika Banda & Bergarako Orkestra Sinfonikoaren “BIXAMONA ERDI AROAN” ARATUSTEETAKO KONTZERTUA udal pilotalekuan. Sarrera: 8€.
Zuzendaria: Enrike Txurruka.
ARATUSTEETAKO KONTZERTURAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA
www.seminarixoa.eus helbidean, urtarrilaren 31an, asteazkena, 19:00etan hasita eta Seminarixoko txarteldegian (18:00etatik 20:00etara).
Gehienera pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.
Emanaldi egunean: pilotalekuko leihatilan 21:30ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).
Otsailak 10, larunbata
17:00 – 20:00 KALE ANIMAZIOA “Guretzat” txarangarekin.
18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen EZ GARA JAITSIKO! udal pilotalekuan. Sarrera: 8€. Sarreren salmenta: urtarrilaren 24an 19:00etan hasita www.seminarixoa.eus helbidean edo Seminarixoko leihatilan 18:00 – 20:00etara. Emanaldi egunean: pilotalekuko leihatilan 17:00etan (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).
20:00 ERROMERIA “Iratzar”taldearekin.
Otsailak 11, igandea
18:30 Bergarako ERRALDOI ETA TXISTULARI BANDAREN KALEJIRA.
Ibilbidea: Erregetxo plaza, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Barrenkale, Domingo Irala, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Erregetxo plaza
Otsailak 13, asteartea
16:30 Musika Eskolako GAZTEEN BANDAREN KALEJIRA. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Artekalea, Arruriaga, Barrenkale, Irizar kalea, Simon Arrieta, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.
17:30-20:00 Familientzako EROMERIA “Gauargi” taldearekin San Martin plazan.