Gero eta arruntagoa da makina eta denetariko gailuei aginduak ahotsaren bidez ematea: hainbat etxetan daude jada Alexa, Cortana edo Google-en morroia (Google Assistant) bezalako gailuak, eta mugikorrekin edo autoekin ere ahots bidez komunikatzen gara. Hala ere, teknologia horiek garatzen dituzten enpresa handiek hizkuntza nagusiak bakarrik hartzen dituzte kontuan, euskara kanpo utziz.

Makinek euskara ulertu eta hitz egitea nahi badugu, lehenago, guk, euskaldunok irakatsi egin behar diegu eta, horretarako jarri da martxan Euskal Herri osoan Gaitu egitasmoa, elkarlanean, milaka ahots, ehunka grabazio-ordu, lortzeko. Egitasmoan 20 urtez gorako edozein euskaldunek har dezake parte eta behar ere klase guztietako ahotsak behar dira.

Egitekoa oso erraza da: GAITUren webgunean (https://gaitu.eus) sartu eta pantailan agertzen diren esaldi labur batzuk irakurtzea.

Hori bakoitzak bere kontura egin dezake baina Euskararen Egunean, igande honetan, ahalik eta jende gehienak elkarrekin Seminarixoan egitea nahi genuke. 10etatik 14:00etara egingo dugu herritar bakoitzak ordu erdiko txandak eginez.

Horretarako, saioa egoki antolatzeko, komeni da formulario honetan aurrez izena: https://euskara.bergara.eus/eu/gaituauzolana.

Guztion artean sortuko dugun ahotsen datu-basea teknologia-enpresa guztiek erabil ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko.