Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2022-12-21 16:38
Bolua auzoko ezpondaren egonkortze lanen 2. fasea amaitu berri da. Ingurua garbitu ondoren, bihar, abenduak 22, bidegorria zabaltzea aurreikusten da.
Ezpondaren egonkortzerako lanen fase honetan gainazaleko lur irristatzeetarako hesi malgua jarri da, bidegorri-pasabidearen kanpoko ertzean hesi estatiko bat, irristatzeen aurkako segurtasun-hesi erredundantea izango dena eta bidegorriko plataformaren drainatze-sistema hobetu.
Egiteke dago, bestalde, euri urak bideratzeko azterketa, izan ere, orain arte egindako euria ez baita nahikoa izan datu bilketarekin hasteko.
Departamento: