Aurtengoa erreka garbitzeko auzolan deialdia egiten den zortzigarren aldia da. Erreka Garbiketa herritar batzordea sortu zen orduan eta Udalari laguntza eskatu zitzaion ekimen horretarako baliabideak jartzeko. Ordutik ez da urteroko ekimen hori eten.

Ekimena oso arrakastatsua da, herritarron inplikazioagatik, auzolan eredua berrindartzeagatik, sortzen dugun zaborraren eta horren kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa pizten duelako eta, zer esanik, gure izatearen parte den erreka garbitzen delako.

Udalaren aldetik esatea auzolan eredua, eta herritar eta erakundeen arteko elkarlana direla beti ere herriak aurrera egiteko giltzarri.

Urriak 17a da erreka garbitzeko auzolana, 09:30etik 13:00etara; eta izena emandakoak hiru talde nagusitan banatuko dira: Seminarixoko patioa, Labegaraieta (kiroldegi parean) eta Osintxuko plaza.

Bestalde, Usondoko parkea haur txikien eta familien gunea izango da.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako hainbat bide daude:

- Udal webgunean bertan.

- Agorrosinen, bertara joanda edo 943 777095 telefono zenbakira deituta.

- errekagarbitzeko@gmail.com e-posta helbidera idatzita.

Erreka garbitzeko herritar batzordetik gogorarazi dute ezinbestekoa dela aurretik izena ematea; eta herritar ugari batzen badira ere, jende gutxiegi dela erreka oso handia delako. Horrekin lotuta, azaldu dute iaz 200 bat lagun batu zirela; eta orain 8 urte 350 izan zirela.

Horrez gain, nabarmendu dute erreka garbitzeko auzolana dela modu bat geuk, herritarrok, gure herria, gure erreka eta gure ingurunea zaintzeko ardura hartzeko.

Aurreko ediziotan aurkitu izan dituzte mobileteak, bizikletak, bonbonak, autoen motorrak eta hondakin ugari.

Berrikuntzak

Covid19 dela-eta, aurten ez da hamarretakorik ezta urik banatuko. Bakoitzak eraman beharko du berea.

Hasieratik ume zirela auzolanean parte hartzen duten gaztetxoenek proposatu dute erreka garbiketa eremu berrietara ere eramatea; hain zuzen ere, Oxiñara eta Abrainerrekara. Jende nahikoa apuntatzen bada, hara ere joko dute.

Horrekin lotuta, aipatu dute aurten erdigunean ahalegin txikiagoa egingo dutela garbiago egon ohi delako.

 

Departamento: