Bergarako Udalak udalerriko errealitate sozioekonomikoaren inguruko ikerketa egiteko prozesua martxan jarri du. Horretarako, IKEI Research & Consultory SA enpresa kontratatu du. Aurrekontua da 24.000 euro + BEZ eta martxo amaieran hasi zen enpresa lanean. Asmoa da uztailaren amaierarako bukatzea.

Ikerketa hori egiteko, lehenik eta behin diagnosi, kuantitatibo eta kualitatiboari heldu zaio, ondorengo gai-multzo handi hauei buruzkoa:

 Egoera eta bilakaera soziala, besteak beste, demografiaren, zerbitzu eta ekipamenduen hornidura, hezkuntza-maila, euskararen presentzia eta erabilera… bezalako gaiak landuko dira

 Egoera eta bilakaera ekonomikoa, besteak beste, jarduera-sektore desberdinen presentzia, enplegua, enpresa-sarearen ezaugarriak, jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskuragarritasuna… aztertuko dira

 Ingurumena, hiri- eta lurralde-antolamendua, iraunkortasun-adierazleak, lurzoruaren erabilerak, hirigintza-planeamendua kontuan hartuko dira.

Gainera, diagnosia egiteaz gain, etorkizunera ere begiratu nahi da, eta aurre ere egin beharreko erronkei buruz hausnartu.

Lana, hala ere, diagnostiko soil bat baino harago doa; helburua ez da soilik Bergarako egoera sozioekonomikoaren ikuspegi orokor bat lortzea, baizik eta etorkizunari begira udal jardunaren lehentasunei aurre egitea ere bilatzen da eta eremu sozioekonomikoan identifikatzen diren zailtasunak eta aukerak antzeman. Horrek, halaber, Bergarako bilakaera eragin edo baldintzatu dezaketen joera globalei arreta ematea ekarriko du.

IKEI enpresak estatistika-iturrien eta dokumentu-iturrien azterketaz gain, lana herritarren eta funtsezko eragileen parte-hartze bide ezberdinetan ere oinarrituko du. Bide horien artean, nabarmentzekoa da lan-mahaiak antolatzea eta herritarrei zuzendutako inkesta bat egitea, bertan epe laburrean eta ertainean jardun behar diren alderdi kritikoei buruzko iritzia jasotzea bilatuz. Inkesta hori ziurrenik ekainean egingo zaie telefono bidez Bergarako 200 bat herritarrei.

Beraz, bergararrei euren pertzepzioak partekatuz proiektuan parte hartzeko eskatu nahi die Udalak. Bere ekarpenek lanaren kalitatea aberastu eta hobetuko dute, eta Bergararentzat nahi den etorkizunaren ikuspegi zehatzagoa lortzea ahalbidetuko dute. Hori dela eta, aurrez eskerrak eman nahi zaie hausnarketa prozesuari denbora emango dioten pertsona guztiei.

Departamento: