Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2019-02-28 13:45
2017an Martoko inguruko auzotarrekin aldetik eskaera bat jaso zuen Udalak bertan hainbat hobekuntza egiteko. Hori jasota, beraiekin hainbat batzar egin dira haien eskaerak jasotzeko eta auzoaren beharrak detektatzeko.
Horiek ondo aztertuta eta herriko lehentasunak mahai gainean jarrita, 2019ko udal aurrekontuetan Martokon egin beharreko lanen zerrenda neurtzeko eta aztertzeko partida sartu da. Bide horretan Imara enpresa kontratatu da (14.000 euro, BEZ barne) bi hilabetetan zehar auzotarrekin batera auzoan zer hobekuntza egin aztertu eta adosteko.
Udalak argi du Martoko auzoa balorean jarri behar dela. Ildo nagusienak izango dira plaza, berorren irteera eta sarrerari eta parkinga nola berrantolatu, eta belar guneak balorean jartzea. Izan ere, helburua da mugikortasuna errazteaz gain, bertako belar guneei ere bizi kalitatera begira probetxu handiagoa ematea.
Lehenengo bilera auzotar eta Imararekin martxoak 7an izango da; eta ondoren izango dira gehiago. Jasotako ondorio guztiak adostuta eta batuta, proiektua aurten idatziko da.
Testuinguru horretan, Udalak eskertu nahi du Martokoko auzotarrek izan duten jarrera, pazientzia eta egiteko modua. Diskrezioz, konfidantzaz eta proaktiboak izanda, erakutsi dute herria hobetzeko modu dotorea, eredugarriak izan dira.