Bergarako 750. Urteurrena gogoratzeko ekitaldiak aurrera doaz, pausoka-pausoka baina sendo. Mota askotako ekitaldiak izan ditugu orain arte, gure izaerarekin bat datozenak eta atzera begiratzeaz gain, Bergara hobe bat eraikitzeko argi gisa ere baliatu ditzakegunak.

Gogoan izango duzue urteurrenaren ekitaldiei Bergarako Historiari buruzko Sintesiak eman ziola hasiera. Urteurren honetarako batutako herriko historialariek jarri zituzten liburu hura idazteko oinarriak, eta hala plazaratu genuen nahi zuten herritar zein bisitari guztien eskuragarri.

Orain gure historiaz sakonago jakiteko eta ikasteko, hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Ahalegindu gara gure herriari, Bergarari, ahalik eta ikuspegi gehienetatik begiratzen; eta horretarako hemengo eta hango hizlariak batu ditugu.

Aurrera begiratzea ezinbestekoa da, baina beti ere iragandakotik ikasiz. Izan garelako izango gara!

Ahalegindu gara Bergararen historia alderdi askotatik erakusten; eta horretarako puzzle interesgarri bat egin dugu. Azaroak 6tik hasita urtarrilak 9 bitartean; hain justu 750. Urteurreneko erakusketa bukatuko den datara arte, astero izango dira hitzaldi interesgarriak.

Herri barruko zein kanpoko arkitektura, gizartea, euskara, emakumea… aztertuko ditugu sakontasunean. Horrez gain, Bergararekin lotura zuzena duten ‘Espionaje y azar en el aislamiento del wolframio’ hitzaldia eta ‘Apellidos. Linajes y casas solariegas de Bergara’ liburua ere antolatu ditugu, biak ala biak gure historiaren parte eta erabat osagarriak.

Kontuan izan emanaldi gehienak egun eta ordu berean izango direla Irizar jauregian (asteazkenak eta 19:00etan), baina badira salbuespen gutxi batzuk. Adi egitarauari. Gai bakoitzari hobeen lerrokatzeen den aditua gonbidatu dugu eta ziur gaude interes handikoak izango direla.

EGITARAUA

-Azaroak 6, asteartea. Seminarixoan, 11:00etan. ‘Espionaje y azar en el aislamiento del wolframio’. Hizlaria: Pascual Román Polo. Azpigaia: Wolframioa eta RSBAP. Gaztelaniaz .

-Azaroak 14, asteazkena. Irizarren, 19:00etan. ‘Euskararen presentzia Bergarako historian zehar’. Hizlaria: Jerardo Elortza. Azpigaia: Euskara eta hiribildua. Euskaraz.

-Azaroak 21, asteazkena. Irizarren, 19:00etan. ‘Bergara gizartea industrializazio aurretik’. Hizlaria: Juantxo Madariaga. Azpigaia: Gizartea. Euskaraz.

-Azaroak 24, larunbata. Osoko bilkura aretoan, 11:30ean. ‘Apellidos, linajes y casas solariegas de Bergara’. Hizlaria: Patxi Larrañaga. Azpigaia: Bergarako leinuak. Gaztelaniaz.

-Azaroak 28, asteazkena. Irizar jauregian, 19:00etan. ‘El patrimonio arquitectónico en Bergara durante la Edad moderna’. Hizlaria: Jesus Angel Gil Massa. Azpigaia: Baserriaren joan-etorriak. Gaztelaniaz .

-Abenduak 13, osteguna. Irizar jauregian, 19:00etan. ‘Historia de los labradores y caseríos de Bergara’. Hizlaria: Alberto Santana.

-Abenduak 19, asteazkena. Irizar jauregian, 19:00etan. ‘Bergarako balioak’. Hizlaria: Miguel Lazpiur. Gaztelaniaz.

-Urtarrilak 9, asteazkena. Irizar jauregian, 19:00etan. ‘Zer ezkutatzen du hiribilduak?’. Hizlaria: Idoia Arrieta. Euskaraz.

Departamento: