Pol-Pol mendizale elkarteak antolatuta, eta Udalaren laguntzarekin, igande honetan, maiatzak 27, Bergarako Bira-mugarriak programaren lehen mendi ibilbidea egingo da. Hain zuzen ere, Elorregitik Ubera arteko bidea egingo dute bertaratutakoek. Hitzordua 08:00etan egin dute Udal Pilotalekuaren alboan.

'Bergarako Bira-Mugarriak' ekimena Pol-Pol mendizale elkarteak sortua da, elkarteko hainbat kidek landutako 'Bergarako mugak' ekimenean oinarrituta. Hain zuzen ere, Bergarako mugarriak lotzen dituzten hainbat ibilbide zerrendatu dituzte. Guztira bost ibilbide dira eta Bergararen 750. urteurrenarekin batera aurkeztu nahi izan dituzte.

Komeni da aurretik izena ematea; horretarako Pol-Pol mendizaleen elkarteko egoitzara jo beharko da ostegun edo ostiralean 19:00etatik 20:00etara, 943 764851 telefono zenbakira deitu edo honako e-posta helbidera idatzi: pol-pol.menditaldea@hotmail.com Dena dela, izena eman gabe ere joan ahal izango da.

Esan bezala, lehenengo hitzordua igande honetan, maiatzaren 27, izango da. Elorregitik abiatuko dira Uberara. Guztira 4-5 orduko txangoa izango da, eta gidalari arituko dira mugarrien ibilbideak aztertzen ibilitako kideetako bi: Mikel Agirrezabal eta Luis Mari Alberdi.

Hurrengo hitzorduak hauek izango dira:

-Ekainak 17. Ubera-Osintxu.

-Uztailak 8. Osintxu-Elosua.

-Irailak 23. Elosua-Bergara.

-Irailak 30. Bergara-Elorregi.

Departamento: