Fraiskozuri plazako hainbat eraikinetan ur fekalen kanalizazio egokia egitea falta zen; batzuetan aurrez ez zegoelako eta beste batzuetan apurtu zelako. Hala, errekari onura egin eta ingurumenaren alde egiteko, eta eraginkortasunean hobetzeko Udala esparru horretan hainbat lan egiten dabil. Esku-hartze hauei esker, ibaiaren ur kalitatea asko hobetu da. Hiru faseetan dihardu lan egiten, eta Aste Santuko oporren ostean hirugarren faseari ekingo dio.

Egoera honako hau zen: Fraiskozuri kaleko 3, 4 eta 5 atarteak batzen dituen eraikina Deba ibaiaren gainean eraikita dago, eta berorren saneamendu kanalizazioak, ibaira arte heltzen zirenak apurtuta daude. Horregatik, ur isurketa ibaira joaten da zuzenean. Pilotalekuaren alboko eraikinean, berriz, saneamendua frontoiko paretatik barrena isurtzen da, eta Fraiskozuri kaleko 3. solairuan plaza azpitik joaten da. Bertara frontoiko eta 2. atarteko isurketa egiten da; baina egoera txarrean zegoen eta 3. atartearekin batera isurketa ibaira zuzenean egiten da. Azkenik, 1. atarteko urak ere, hainbat arazo direla medio, ibaira isurtzen dira.

Horren aurrean, Udalak honako ekintzak gauzatzea erabaki zuen: kanalizazio berri bat sortu eta hainbat arketa berrirekin 1, 2, 3, 4 eta 5 atarteetako isurketak eta frontoikoak bideratzea. Azken fasea egiteko komeni da ibaiak ur gutxi eramatea.

Orain arte bi fase egin dira 169.450 euroko inbertsioarekin, eta hirugarrena hastear dago 92.945,55 euroko aurrekontuarekin. Obraren ardura Const. Artzamendi SA enpresak izango du.

Hirugarren fase honetan erreka gainean dauden hiru atarietako etxebizitzetan egingo dira interbentzioak. Horrela herri erdialdeko ia ur zikin guztiak Mekolaldeko araztegira bideratuko dira.

Hau Deba ibaia biziberritzeko ekintzen barruan pauso nabarmena da, Bergarako herrigunean zentzu horretan puntu beltzena izan dena zuzendu egiten delako; 3 urtetako lanei esker 100 bat etxebizitzetako isurketak araztegira eramango dira.

Departamento: