Ados teatroaren "Emaztegaiaren semea" antzezlana ATZERATZEA

Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren 2 saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan.

Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote.

Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dugu Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.

Era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu.

“Kafekonpon” bilera berria etxeko tresna txikiak konpontzeko

Zer gertatzen da etxeko tresna txikiak hondatzen zaizkigunean? Ba, normalean, bota egiten ditugula eta berriak erosi... ez baitugu segundo bat bera ere inbertitzen konpontzen saiatzen. Baina askotan konpontzea uste baino errazagoa da! Hurrengo bilera azaroaren 13an izango da.

Berrerabiltzeko eta konpontzeko filosofia gure herrian txertatzeko Bergarako Udalak "Kafekonpon" egitasmoa jarri du abian. Honekin lortu nahi dugu etxean baztertuta dauzkazun traste zahar horiek berreskuratzeko ahalegina egin dezazun.

Páginas