"Nork egingo du afaria gaur gauean? Gizon eta emakumeen denbora erabilera ezberdinduaren inguruko hausnarketa".

Bergarako Udalak, martxoaren 8a dela eta hitzaldia antolatu du emakumeen ezkutuko lanaren balorazioa eta gizarte errekonozimendurako pausoak eman nahian, besteak beste.

"Nork egingo du afaria gaur gauean? Gizon eta emakumeen denbora erabilera ezberdinduaren inguruko hausnarketa" izenburupean arituko da Matxalen Legarreta Iza, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea gizon eta emakumeen denbora erabileran dauden genero ezberdintasunak azalarazteko helburuarekin. Horretarako Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko Denbora Aurrekontuen Inkestako emaitzak hartuko ditu aintzat.

Legarretak, lehenik, denboraren jendarte-egituraketaren oinarrizko ezaugarriak aztertuko ditu; ondoren, lanaren karga globalaren banaketa asimetrikoak sortutako genero desberdintasunak, zeinak emakumeei aisialdirako denbora gutxiago uzten dien.

Azkenik, ordaindu gabeko lanaren balorazio ekonomikoari buruzko hausnarketa egingo da, era honetako estimazioek duten potentziala zein mugak landuz. Hausnarketa hau ekonomia iceberg-aren metaforaren bitartez azaltzen duten proposamenetatik abiatzen da: bizitzaren iraunkortasuna zentroan jartzen duten proposamenekin, emakumeen ezkutuko lanaren balorazioa eta gizarte errekonozimendua bilatzen duten proposamenekin.

Hau guztia, beti ere, lengoaia hurbil eta didaktikoa erabiliz, herritarrengan jarrera erreflexibo eta parte-hartzailea pizte aldera.

  • Data: 2013ko Martxoak 7a.
  • Ordua: arratsaldeko 6etan
  • Lekua: Kultur Etxean
  • Hizkuntza: euskara.