Director: 
Jon Abril. Ondoren solasaldia zuzendariarekin
Duración: 
68 min
Género: 
Dokumentala
Edad: 
+ 12 urte
Día y hora: 
5 de Marzo, Domingo a las 19:30
Precio: 
4.00 €

Neskatoak, frankismoan Ipar Euskal Herrira eta Frantziara lanera joandako emakumeen dokumentala 2

016ko martxoaren 6an estreinatu zenetik, 50 emanaldi baino gehiago eskaini ditu Jon Abril beratarraren Neskatoak dokumentalak.

Frankismo ondorengo urteetan Ipar Euskal Herrira eta Frantziako bertze hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak jaso ditu "Neskatoak" dokumentalak. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia gibelean utzi, eta bizimodu hobe baten bila joan ziren. Batez ere, etxe onetan “interna” moduan eta hotel eta jatetxeetan zerbitzari eta sukaldari lanetan aritu ziren. Baldintza gogorretan aritu behar izan zuten emakume hauek, 12 eta 14 orduko lan-jardunetan; kontraturik eta paperik gabe anitzetan; eta pasaporterik gabe, muga gordeka pasa behar izan zuten hainbertzek.

Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper hagitz aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten. Baztan-Bidasoako 15 emakumeren bizipenak bildu ditu dokumentalak. Euskaraz sortua, gaztelaniazko azpitituluekin ikus daiteke.

Dokumentalak Donostia2016ko Energia Olatuak programaren eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntza izan du.