Descripción: 

SINOPSIA

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenadliaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...

GAI NAGUSIAK.- MEMORIA: Nola mantendu behar da maite genuen norbaiten memoria? Modu bakarra dago? HERIOTZA: Dolua, familiako belaunaldi baten desagertzea, maite ditgunei agur esaten jakitea... IRAGANA: Askotan ahaztu egiten zaigu gure amaren, amonaren, aitaren… atzean, pertsonak daudela, gu geu bezala, eta denek izan dutela nork bere bizitza propio eta partikularra.

MUSIKA ZUZENEAN Obraren zati bat II. Mundu Gerrako Pariseko klub batean kokatuta egonda, garaiko kantuak entzun ahal izango dira. Edith Piaf, Kurt Weill eta Mistinguetten abestiak besteak beste.

EUSKALKIAK Euskalkiak izango dira per tsonai ezberdinak bereizteko herraminta nagusia. Euskara batua eta bizkaiera batuaz gai n, lapurtera eta Debagoieneko euskalkia ere entzun ahal izango dira antzezlanean zehar.

JATORRIZKO GIDOIA Antzerki lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru laguntza jaso zuen bai testuaren idazketarako eta baita produkziorako ere.

FITXA TEKNIKO-ARTISTIKOA KONTXA/MIREN ANE PIKAZA MITXEL/EGOITZ KEPA ERRASTI AMONAREN MAMUA AINARA ORTEGA ZUZENDARIA GETARI ETXEGARAI ZUZENDARI LAGUNTZAILEA XABIER ORMAZABAL GIDOIA KEPA ERRASTI ARGIZTAPEN ETA ZUZENDARITZA ARTISTIKOA DAVID ALCORTA JANTZIAK LAN TALDEA MUSIKA MOLDAKETAK PASCAL GAIGNE EKOIZPENA ETA BANAKETA XAKE PRODUKZIOAK

Día y hora: 
14 de Enero, Sábado a las 20:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Zabalotegi aretoa
Precio: 
8.00 €