Ezkiek zailtasunak izaten dituzte hiri ingurunean zutik irauteko, herritarrentzat arriskua izan daitekeelarik. Zailtasun eta arrisku horiek antzematea eta baloratzea Udalaren zeregina da eta horregatik, lanak abiatu ditu Iparragirre kalean eta Untzetako lorategian.

Iparragirre kalean dagoen ezkia ahultzen joan da azken urteetan, bizitasuna eta adar asko galdu ditu, eta horren aurrean, zuhaitza kimatzea erabaki da. Erabaki honekin, momentuko arriskua ekidin eta ezkiaren bilakaera ikusteko denbora irabaziko da. Izan ere, bilkaera ona izanez gero, zuhaitza mantentzeko aukerak daude.

Bestetik, Untzetako lorategian kokatzen den ezkia ordezkatu egingo da. Irailean erditik apurtu zen, adar nagusietako bat lurrera eroriz, eta beste adar nagusi bat zutik dagoen arren, alboratuta dago. Ezkiak oreka arazoa izan dezakeela ikusirik, zuhaitza kendu eta bere lekuan beste ezki bat landatuko du Udalak.

Zuhaitzak hirigunean ezinbestekoak direla uste du Bergarako Udalak, bizi kalitatea bermatzen dutelako, horregatik, hauen garapenerako aukerak eskaintzen jarraituko du, egin beharreko ekintzak burutuz.

Departamento: