Agorrosin Kirol Guneak 2016-2017 denboraldiari ekin dio. Sasoi betean hasi du ikasturte berria, izan ere, "1200 plaza eskaini genituen eta jada 1038 bete egin dira. Oraindik, eta urrira arte, plaza libreak hartzeko eta dauden taldeak osatzeko aukera dago eta beraz, herritarrak Agorrosin kirolgunera gerturatu eta informazioa eskatzera animatu nahi ditugu", agertu dute arduradunek.

EKARRI LAGUNA KANPAINA.

Urriaren 6ra bitartean, ikastarotan dauden ikasleek, begiraleari hala adierazita lagun bat ekarri ahalko dute klaseak probatzera. Begiraleak txartel bat emango dio bere lagun bat jarduera hori probatzera etortzeko.

SUSTAPEN SAIOAK GAUR ARRATSALDEAN

Doan eta jarduerak ezagutzera emateko helduentzako CORE EXPRESS eta DBHko adina duten ikasleentzako MULTI-TRAINING GAZTE eta URBAN DANCE jarduerak probatzeko aukera emango dugu.

Core Expres 30 minutu, irailaren 27an, 20:00etan.

Multi-training gazte, irailak 27, 17:10etan.

 

Departamento: