Asteburu honetan zehar, ostiraletik igandera arte, Agorrosin Ekintza Gunea itxita egongo da. Urteroko garbiketa lanak aprobetxatuz, konponketa eta txukuntze lanak egin behar dituzte eta lan hauek eraginak izango dituzte kirol instalazioetan. Honela, spa gunea hilaren 18ra bitartean itxita egongo da irisgarritasun lanak egin ahal izateko eta estalitako igerilekuak ere itxita egongo dira igandera arte, garbiketa lanak amaitzeko. Kanpoko igerilekua, aldiz, irekita izango da irailaren 15a bitartean, 14:00etatik 19:00erako ordutegian. Bergarako Udalak lanek sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi die herritarrei aldez aurretik.

Departamento: