Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2016-09-05 10:28
Abuztuaren erdialdean Irala kalean izandako suteak eragindako kalteak konpontzeari ekin dio Bergarako Udalak. Suteak 8 autotan, 4 zuhaitzetan, kaleko zoladuretan eta etxebizitza bateko balkoian eragin zituen kalteak eta orain egin beharreko lanak, errepideko asfaltatzea, espaloiko harriak eta ertzak konpontzea, zuhaitzak kentzea eta errepidea margotzea izango dira. Construcciones y Asfaltos Mularri S.L. enpresa ari da obrak egiten eta guztira, 13.705 euroko aurrekontua du.
Departamento: