Descripción: 

SARRERA ETA SINOPSIA

“Utzi euriari atzoko min guztia garbitzen”. Piezaren abiapuntua bi lagunen arteko traizioa eta ondorengo mendekuaren inguruan marraztutako erretratua da. Gorrotoa eta sentipen kutsatuenak azaltzen diren momentutik barkameneraino iristen den bidaia, elkar ulertzea gurutzatuz. Askotan, bi pertsonen arteko harremanak kolorez aldatzen du bat batean; hainbat hitz edo gertakari zehatz bat izan daitezke eraldaketa horren errudun. Nire ideia testuegile moduan, bilakaera hori konpainiaren beste lanek erabilitako tresnen bidez erakustea da, pertsonaien ikuspuntura gertuarazten lagunduko gaituzten erreferente zinematografiko eta bestelako mekanismoak erabiliz, ikuslegoari ikuspegi eskeniko sendo baten bitartez irauli ahal izateko, bai plano estetikoan eta bai antzezpen baliabideei dagokionez. SINOPSIA “Claudia eta Saga bost urte direla ezagutu ziren. Claudia Danimarkara lana aurkitzeko asmoarekin joan zen; Saga, bertan jaioa, momento hartan abeslari bezala hasten ari zen. Beraien bizitzako hiru urte zoroenak elkarrekin pasa zituzten, hezurra eta mamia bezala. Baina zerbaitek hautsiezina zirudien harreman hori apurtu zuen. Gaur, hainbeste denbora pasa ondoren, Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa gordeta dakar”

FITXA ARTISTIKOA  SAGA: MARIA URCELAY CLAUDIA: AINHOA JAUREGI JANTZIAK /ESZENOGRAFIA AZEGIÑE URIGOITIA ARGIZTAPENA OIER ITUARTE MUSIKA ETA SOINUA JOKE DE VRIESE ARGAZKIAK SON AOUJIL TESTUAK MIKEL SOMIÑONA ITZULPENA JON GEREDIAGA IKUSENTZUNEKO SORKUNTZA JESUS PUEYO PROIEKZIOETARAKO TEKNIKOA JAVI ANDRAKA ZUZ.LAGUNTZAILEA ARRATE ETXEBERRIA ZUZENDARITZA ALEX GEREDIAGA EKOIZPENA KHEA ZIATER

Día y hora: 
29 de Mayo, Domingo a las 19:30
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Zabalotegi aretoa
Precio: 
8.00 €