leloa.jpg

Bergarako Udalak Bergara,bazara,bagara egitasmoa edo proiektua abian jarriko zuen joan den azaroan.

Bergarako Udalaren asmoa honakoa izan da prozesu guztian zehar: herritarrek Bergara gaur egun nola ikusten duten aztertzea eta 10 urte barruko Bergara irudikatzea eta egoera hori lortzeko estrategiak proposatzea. Horretarako hasieran Bergarako egungo egoeraren azterketa egin da eta prozesuan zehar bi lantaldek parte hartu dute; arlokakoak eta eremukakoak.

Udalerriko plan estrategikoa lantzeko, Udalak, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin, egin du parte hartzeko prozesu hau. Horretarako, herriaren eraikuntzarako gakoak diren hainbat arlo landu dira.

Behin elkarlana bukatuta, egindako lanaren emaitza herritarrei aurkeztu zaie. Horretarako herritarren parte hartzearekin herritarrei aurkeztu zaio egindako lana.

Bergarako Udalak prozesuan parte hartu duten eta gainontzeko herritarrei eskerrak eman nahi dizkie.

Ikusi plan estrategikoa

Plana ezagutu