Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2016-04-06 08:50
Datorren larunbatean, apirilaren 9an, Udalak pantaila "erraldoi" bat jarriko du Udal Pilotalekuan Beñat Rezusta bergarrarak jokatuko duen Binakako Txapelketako finala bertatik ikusteko.
Sarrera doakoa da baino aforoa kontrolatuta izateko, sarrerak (numeratu gabeak) banatuko dira. Sarrerak gaur bertan, asteazkena, banatzen hasiko dira Agorrosinen eta nahi duenak bertara joan behar du jasotzera. Larunbatean Pilotalekuan banatzeko ere sarrera batzuk gordeko dira.
Horrela, Udal Pilotalekuko takila 17:00etan zabalduko da sarrerak banatzeko eta ateak 17:30ean zabalduko dira (lehen partidua 17:45etan hasiko da).
Binakako Txapelketako finalean Irujo eta Rezusta bergararra Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka lehiatuko dira. Udalak herritarrei deia luzatu nahi die Rezusta animatzera joateko pilotalekura.