Udaleko Euskara batzordeak badaramatza hainbat urte herriko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen. Argazkiok eskuratzeko, deialdi irekia egin izan da azken urteetan eta hala egin nahi da 2017ko udal egutegiari begira ere. Hori dela eta, batzordeak, zenbait aukera aztertu eta baloratu ondoren honako gaia onartu du:

Animaliak. Edozein motatako animaliak izan litezke: etxekotuak, basatiak, handiak, txikiak…Argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da bertan: Bergarako herritarren bat, animalia bera Bergarakoa izatea…

Kontuan izan beharreko beste zenbait ohar:

  • Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.
  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan.
  • Aurkezteko epea: 2016ko irailaren 25a baino lehen.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.
Departamento: