Día y hora: 
9 de Marzo, Miércoles a las 19:00
Ubicación: 
Irizar jauregia

Gobernuz Kanpoko Mundukide Fundazioak eta Lanku Kultur Zerbitzuek antolatu dute elkarlanean Kapulana bat zintzilik emanaldia. Mundukidek 15 urte betetzen ditu eta bere lanaren argazki erakusketa ibiltaria antolatu du. Miren Amurizak erakusketari loturiko emanaldia eskaintzen du. Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. "Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako" dio Amurizak. Kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz ariko da Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta. "Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da Kapulana bat zintzilik”.