Enviado por iugarteburu en Jue, 2013-02-07 16:30
Atzo, otsailak 29, arratsaldeko 19:30tik 21:00etara, Bergarako I. Kirol kontseiluaren bilera ospatu zen Agorrosingo instalazioetan. Guztira 24 pertsona bertaratu ziren; partikularrak, eskoletako ordezkariak, kirol elkarteetakoak, osasun mundukoak, partidu politikoetakoak etab.
Kontseiluaren funtzionamenduaz hitz egin ondoren, 2012-15 epealdirako plana egiteko helburu eta lehentasunen inguruan luze jardun zen.
Martxoaren 16a bitartean herritarrek aukera izango dute, bere proposamenak egiteko, lehentasunak markatuz, http://bergarakokirola.blogspot.com blogaren bidez, edo Agorrosingo harreran eskatu daitekeen orria betez.
Halaber, martxoaren 16rarte epea irekia egongo da proposamenak jasotzeko, Kirol kontseiluaren batzorde iraunkorreko kide izan nahi duten izenekin. Batzorde iraunkorrean 8-10 kide izango dira, eta 2-3 hilabetetik behin bilduko da.
Bergarako kirol kontseilua, urtean bitan biltzeko asmoa dago, baina partaidetza bloga eta beste baliabideen bidez bultzatuko da .