Enviado por admin en Jue, 2013-02-07 16:30
Datorren asteazkenean gurasoei zuzendutako nutrizioari buruzko ikastaroa hasiko da Mireia Alberdi nutrizionista bergararraren eskutik.
kastaroa martxoko asteazken guztietan izango da 18:00tik 19:30era bitartean. Ikastaroa haur txikiei eskaini beharreko nutrizioari buruzkoa da: elikadura osasuntsua, kantitateak, jangela eta etxekoa nola uztartu, txutxeak noiz, janari azkarra bezalako gaiak jorratuko dituzte ikastaro teoriko-praktiko honetan. Ikasitakoa sukaldera eramateko aukera ere egongo da.
Zaintza zerbitzua ere egongo da, gurasoak ikastaroan dauden bitartean, haurrak begirale batekin egongo dira.
Izena emateko deitu 943779160 telefonora edo e-mail honi erantzun.
Oraindik plazak daude!! Animatu!!
Prezioa: ikastaroa 15 edo ikastaroa + zaintza: 25