Ekitaldiaren funtsa: Kafe-tertulia dinamikarekin, herrian, zenbait esparrutan bideratzen ari diren euskararen aldeko esperientziak aurkeztuko dira eta horien inguruan berriketa lasaian jardungo dugu pintxo batzuen bueltan. Esperientzia bakoitzari ordu-laurdentxo bat eskainiko zaio eta 4 esperientziak ezagutzeko aukera izango da.
Ekitaldiaren helburuak:
- Euskalgintzan dabiltzanen artean elkarren berri izatea.
- Esperientzia positiboei merezi duten aitorpena eskaintzea.
- Ideia berrien eta elkarlanerako aukeren sorleku izatea.
Aurkeztuko diren esperientziak. Honako arloetako esperientziak aurkeztuko dira:
- Enpresetako euskara planak: Matz-Erreka eta Soraluce
- Epaitegia: “Euskara emaileak” egitasmoa, Bergarako epaitegiko esperientzia.
- Kirolak: Bergara Kirol Elkartea, bereziki, futbola.
- Merkataritza: Idazlaguna programa, dendetako hizkuntza paisaia euskalduntzeko.
Norentzat: Nahi duten herritar guztiak daude gonbidatuta ekitaldi honetara.
Antolatzaileak: Jardun euskara elkartea eta Bergarako Udaleko Euskara zerbitzua.