Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2015-10-19 14:11
“Sare sozialen erabileraren abantailak eta desabantailak” hitzaldia eskainiko du Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak Irizar Jauregian datorren ostegunean, hilak 22, arratsaldeko 18:00etan.
Teknologia berriek gazteengan duten eragina izango da solasaldiko gai nagusia.
Hizlariak Etxadiko kideak izango dira, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalak.
OHARRA: Gela egokitzeko ongi etorriko litzaiguke jakitea gutxi gorabehera zenbat guraso etorriko zareten. Hori dela eta, etortzekoak zaretenoi izena ematea eskertuko genizueke. Horretarako, ondoko telefonora deitu dezakezue: 943-77 91 26.
Departamento: