Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2015-10-19 08:42
Mintzapraktika egitasmoek izen ezberdinak hartzen dituzte herri batetik bestera eta Bergaran BERRIKETAN izenarekin ezagutzen dugu.
Eta zer da BERRIKETAN? Labur esanda, euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen proiektua da. Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.
Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaldun berriekin euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak).
Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (taldetxo baten laguntzaile izateko) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere; astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta!
Bergaran JARDUN euskara elkarteak koordinatzen ditu taldeak, Bergarako Udalaren, Udal Euskaltegiaren eta Topagunearen laguntzarekin. Hori dela eta, interesa duenak Jardun euskara elkartearekin harremanetan jarri behar du, 943-763661 telefonora deituta edo bulegora joanda (Errotalde jauregia).
Hemen aurtengo kanpainarako Topaguneak sortutako bideoa: