Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2015-10-08 13:48
Simon Arrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu 2015ean zehar Bergarako Artisten Elkarteak (BEART), Bergarako Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin: Margolan-forumak, hitzaldiak, erakusketa bereziak, lehiaketak, eta abar.
Urtea borobiltzeko atzo arratsaldean Miguel Angel Elkoroberezibar ikertzaile bergararrak Simon Arrieta 1915-1969 liburua aurkeztu zuen udaletxeko areto nagusian. Alboan izan zituen Juan Jesus Alberdi, Bergarako alkatea, eta Juanjo Altuna, BEARTeko lehendakaria.
Goizean, aldiz, “Simon Arrieta 1915-1969” erakusketa zabaldu zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan. Bertan, azaroaren 14ra arte ikusgai egongo da eta, azaroaren 20tik aurrera Aroztegi aretoan erakutsiko da abenduaren 20ra arte.
Liburua salgai
Liburuaren 15€tan dago salgai . Bergaran, Udal Liburutegian eta Aroztegi aretoan Simon Arrietaren erakusketa ospatzen denean erosi ahal izango da liburua eta Donostian, Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan Simon Arrietaren erakusketa ospatzen denean eta liburu dendetan.